Aurten surfari buruzkoak gailenduko dira azokan; skaterrentzako arrapala erraldoia jarriko dute
Santiagoko skate parkean, irristatzen
Surfari begira antolatu dute
Ficoban X. Sportjam feria. Larunbatean eta igandean izango da azoka, Ficobako 1, 2 eta 3 pabilioietan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, erakusmahaiak ez ezik, ekitaldi ugari izango dira.
Skate arrapala erraldoia jarriko dutela nabarmendu dute , baita olatuen makina ere, edota Asier Muniainen espedizioetako kamioia. Horrez gain, shape kabina, urpekaritzarako igerilekuak, kayak… orotariko aktibitateak praktikatzeko aukera izango da Irungo erakustazokan.
Sportjamerako egun bateko sarrerak 5 euro balio du eta sarreraren truke antolatutako jarduera guztietan parte hartzeko aukera izango da. VIP eskumuturrekoa ere jarriko dute salgai, 9 euroren truke. Eskumuturrekoa erosten dutenek bi egunetan sartzeko aukera izango dute, mugarik gabe.