Abotsanitz auzoz auzo joango da “ekarpen bila”

Abotsanitz egoitza

Abotsanitzen egoitza, Portuan

Asteartean, hilak 12, Abotsanitz taldeak Hondarribiko auzotarrekin bilera erronda abiatuko du Kultur Etxean egingo duen batzar ireki batekin. Ezker abertzaleko alderdi berriak 19:30ean zehaztu du hitzordua Alde Zaharreko auzotarrekin, eta beste bi bilera behintzat zehaztu ditu, ostegunean Mendelun eta hilaren 19an, asteartea, Amute-Kostan.

Ortzi Alonso alkategaiaren hitzetan, programa azaldu eta ekarpenak jasotzeko deitu dituzte bilerak auzoetan: “Gure konpromisoa herritarrekiko dugu, haiengatik eta haientzako egingo dugulako lan udalean. Erakundearen ateak zabalduko ditugu eta horretarako ezinbestekoa da herritarren beharrak eta eskaerak euren ahotik ezagutzea. Hori egingo dugu auzoetako bileretan, eta hori ari gara egiten San Pedro kalean dugun kanpainako egoitzan”.

Inaugurazioaren bideoa
Apirilaren 30ean hauteskunde kanpainan erabiliko duen egoitza inauguratu zuen Abotsanitzek San Pedro kalean, Azeri elkartearen gainean. Egun horretan bideo bat grabatu zuten, hautes zerrendako zenbait kideen adierazpenekin.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend