Hiri agenteak, jada lanean
Hiri agenteen iniziatiba aurten ere martxan jarri dute Irunen. Lau emakume kalean ariko dira egitasmoaren barruan lanean, eta gai zehatz bati helduko diote: txakurren jabeei oroitaraziko diete animaliak zaindu behar dituztela, eta besteak beste, txakurrek ezin dutela nonahi kaka egin esango diete.
Informazioa emango duten emakumeek egun erdiko lanaldia dute, malgua udalak esan duenez. Horiek aukeratzeko orduan hainbat faktore kontuan hartu dira, horien artean epe luzeko langabe izatea, edo 45 urtetik gorakoa izatea.
Zuzenean informazioa emateaz gain, eskuorriak ere emango dizkiete animalien jabeei. Aldi berean udal ordenantzen berri emango diete txakurren jabeei, dituzten betebeharrak azalduz.