Berruetaren koadroa ikustera, udaletxera
Leka Enea ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleak Vicente Berruetaren margolariaren gaineko lana egiten ari dira
Leka Eneako ikasleak, udaletxean
50 haur koadro bati so. Hori gertatu zen atzo Irungo udaletxean. Leka Enea ikastetxeko Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak, ikastetxearen Aste Kulturalaren barruan, Vicente Berrueta margolari irundarraren
Etxekoandre del caserío Berroa koadroaren gaineko lana egiten ari dira. Koadroa oinarri hartuta, istorio bat lantzen ari dira. Koadroa udaletxean dago.
Haurrei, Jose Antonio Santano alkateak eta Fernando San Martin Hezkuntza ordezkariak egin zieten harrera. Ez zuten aukera galdu argazkia ateratzeko ikasle eta irakasleekin batera.
Koadroa ikusi ondoren, Urdanibia plazara joan ziren, koadroko emakume horren eskultura ikustera.