100 urte bete ditu Ines Porras Artolak
Familiarekin batera ospatu du mendeurrena; erakundeetako ordezkarien bisita ere jaso du
Ines Porras, hurbilekoekin eta erakundeetako ordezkariekin
Atzo (hilak 20, astelehena), 100 urte bete zituen Ines Porras Artola irundarrak. Hondarribiko Caser Betharram egoitzan bizi da, eta bertara joan ziren haren lagun eta hurbilekoak, nahiz erakundeetako ordezkariak (Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateordea) zoriontzera. Pozik egin zien denei harrera Porrasek.