Angela Vilariño kotxe berria probatzen aritu da
Angela Vilariño hondarribiarra Opel Adam R2 kotxearekin lehiatuko da 2015ean Asfalto gaineko Espainiako Rallie Txapelketan, Opel Motorsport Team Spain taldean. Atzo Kantabrian izan zen, Sara Fernandez kopilotuarekin, kotxe berria probatzen. Ia 100 kilometro egin zituzten errepidean gora eta behera.

Iaz mendiko ralllietan aritu zen Vilariño eta Espainiako txapelketa irabazi zuen —emakumeen eta gizonen sailkapen bateratua—. Lehen aldia izan zen emakume batek Mendiko Rallietako Espainiako Txapelketa irabazten zuena.