Emakumearen gaia lantzen dituzten bost film labur proiektatuko dituzte ostegunean Kultur Etxean, euskarazko azpitituluekin. Eta ostiralean Itsas Etxean, Precious, Lee Danielsena (Monster's ball,...), gaztelaniaz.
‘Precious’ filmeko fotograma bat
Igandean da martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, baina ez dira egun horretara mugatuko ekitaldiak. Esaterako, gaur osteguna, emakumeari lotutako bost film labur proiektatuko dituzte Kultur Etxean, Filmazpit programaren barruan, hau da, jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin emango dituzte. 20:00etatik aurrera, honako zintak jarriko dituzte:
The curse,
Irene,
Mobile homes,
Rae eta
What to bring to America.
Eta bihar (ostirala), Itsas Etxean, Ramona Lofton idazlearen
Push eleberrian oinarrituta dagoen
Precious filma proiektatuko dute, 20:00etan hori ere. Lee Danielsek zuzendutako filma da eta aktore taldean emakumeak nagusitzen dira, besteak beste, Gabourey Sidibe, Mo’nique eta Paula Patton. Sarrerak 3 euro balio du.
Sinopsia: Filma 1987. urtean dago girotua eta Claireece
Precious Jonesen istorioa kontatzen digu; inork beretzat nahiko ez lukeen giroan jaio eta bizi den 16 urteko neskatila. Bere aita absenteak bigarren aldiz utzi du haurdun, eta etxean, saminez beterik dagoen amaren esklaboa da ia-ia, eta harengandik etengabeko abusu fisikoak eta emozionalak jasaten ditu. Neskatilaren institutuan kaosa da jabe, baina bigarren hezkuntza amaitzen ari da, emaitza onekin eta sekretu ulertezin batekin: ez daki irakurtzen ezta idazten ere.
http://youtu.be/aMFEt_xJTfQ