HITZAren kirol albiste bat, sakelako batean
Urtarrilaren 30ean webguneen diseinua aldatu zuen OARSO BIDASOKO HITZAk, eta aste honetan sakelakoentzako espresuki prestatutako webgunearen deseinu berria martxan da. Aurrekoaren alderatuz, garbiagoa, osatuagoa eta erabiltzeko errazagoa da. Formatu originala du, erabiltzeko erraza, eta irudien garrantzia handiagoa da.
Hiru webguneren artean aukeratzeko beta dute Oarsoaldeko eta Bidasoko sakelako telefonoen erabiltzaileek:
- oarsobidasoa.hitza.eus, Oarsoaldeko eta Bidasoko herrietan dauden albisteak bertan daude.
- bidasoa.hitza.eus, Irungo eta Hondarribiko albisteak propio jasotzen dituen webgunea da.
- oarsoaldea.hitza.eus, Pasaiako, Lezoko, Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako albisteak bakarrik jasotzen dituen webgunea da.
Eta zuzenean bere herriko informazioa jaso nahi duenak, horretarako aukera izango du; Bidasoan,
hondarribia.hitza.eus edo
irun.hitza.eus helbideetan.
Webgune bakoitzaren barruan, gaika antolatuta daudenetara joateko aukera izango da (politika, kultura, kirola, gizartea). Horrez gain, Oarsoaldeko eta Bidasoko agenda kontsulta daiteke, sakelako telefonoan ukitu gutxi-gutxi eginez.
Garai berrietara egokitzeko lanean ari da OARSO BIDASOKO HITZA, euskararen normalizazioaren bidean, euskal hiztunen eta euskal hiztun izango direnen informazio beharrak ase nahian.