Porruxaldakoak, lehen jaitsieran txikanera iristen
Porruxalda taldearen traktoreak irabazi du garai berriko Hondarribiko II. Herri Olinpiadetako goitibeheren jaitsiera. Igande goizean egin zuten institutuko maldan eta olinpiadetan parte hartzen ari diren 36 taldetatik 29 lehiatu ziren (
ikusi argazki galeria). Porruxalda jaun eta jabe izan zen, sailkapeneko proban nahiz finalean eurena izan baitzen denborarik onena.
Talde bakoitzak bi jaitsiera egin zituen, lehenengoan ibilgailua puskatu eta konpondu ezin izan zutenek salbu. Bi denboren media egin eta hamar onenek finala jokatu zuten, jaitsiera bakarrera. Finalean ez ziren kontuan hartu sailkatze jaitsieretan egindako denborak.
Oso parekatuta izan zen finala (denborak, beheko galerian). Porruxaldak argi irabazi zuen, 27:09ko denborarekin, bigarren Heldu da Biasoia! taldeari bi segundu eta erdiko aldea atera ziolarik. Baina gainontzekoen artean sekulako lehia izan zen. Bigarrenetik bederatzigarrenera hiru segundo eta 35 ehuneneko tartea izan zen soilik, eta seigarren portutik 9.era segundo berean helmugaratu ziren.
Olinpiadei buruzko informazio guztia,
olinpiadetako webgune berezian, eta argazkiak, Bidasoko HITZAren
Irudiak atalean.
[nggallery id=23]