Itsasoaren erakustaldia, beste behin
Udalak hainbat neurri hartu ditu biharko ere eguraldi txarra espero delako. Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du, euriagatik.
Itsasgorarekin, olatuek gogor kolpatu dute Hondarribiko kai berriko espigoia
Haize bolada bortitzak, olatu handiak eta atsedenik gabeko euritea. Hala joan zen atzoko eguna eta antzerakoa espero dute gaurko. Gipuzkoan alerta laranja euriagatik eta horia itsasoaren egoeragatik, hori da asteazkenerako egin duten iragarpena.
Hondarribiko Udalak neurriak hartu ditu, denboraleak eragin ditzakeen kalteak saihesteko. Atzo eguerditik Bentako parkina itxita egon zen eta arratsaldean debekatu zuten hondartzako espigoitik ibiltzea. Gerora ikusi zen neurri egokiak izan zirela, olatuek behin baino gehiagotan gainditu baitzuten azpiegitura hori. Arretaz ibiltzeko eskatu du udalak.
[nggallery id=18]