El Espazio gunearen egoitza
Bidasoa Bizirik-ek enpresa eta ekintzaile berriei zuzendutako merkataritza plangintzarako tailerra egingo du martxoaren 2tik 5era bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “beharren eta helburuen arabera moldatutako estrategia komertziala diseinatzen ikasiko dute” parte hartzaileek. Areago, “merkataritza bide ezberdinak ezagutuko dituzte, bakoitzaren egokitasunaren inguruko analisia egingo dute, eta trebetasun komertzialak landuko dituzte jarduera praktikoen bidez”. Infotres-eko Aitor Ubarretxenak zuzenduko du Bidasoa Bizirik-en autoenplegu bulegoetan egingo den tailerra. Doakoa izango da.
Izen-ematea
Tailerrean apuntatzeko aukera dauka hala nahi duenak
Ideiak Bizirik-en webgunean topatuko duen formularioa beteta. Informazio gehiago behar duenak Bidasoa Bizirik-eko
posta elektronikora idaztea edo 943 63 39 37 telefonora deitzea baino ez dauka.