Belaontzia hondarretik atera dute
Garabi baten laguntzarekin goizean zehar aritu dira beharginak lanean
Belaontzia hondarretik kentzeko lanean aritu dira goizean
Denboraleak zenbait kalte utzi ditu azken egunotan Behe Bidasoan, eta kalte horiek larriak ez diren arren, dena bere onera itzul dadin lanean ari dira beharginak. Horren adibide da larunbatetik igandera bitarteko gauean hondartzan agertutako belaontzia. Gaur goizean dagoeneko ontzia hondarretik ateratzeko lanean ari ziren. Garabi bat erabili behar izan dute horretarako.