Hondarribia Madrilen dago gaur
Arma Plaza Fundazioa ordezkatuz, Aitor Kerejeta eta Miren Aierbe FITUR azokara bidaiatu dute, beste hiri gotorlekuen turismo kulturala sustatzeko politikak ezagutzera. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko asanblea egingo dute.
Munduko turismo azoka handiena da FITUR
Arma Plaza Fundazioa Madrilen izango da gaur, FITUR turismo azokan, herriaen sustapena egin eta antzerako ezaugarriak dituzten beste lekuek egiten ari direna ezagutzeko. Krisia krisi, sektoreko lehen azoka da munduan eta bertan izango dira gaur Hondarribiko ordezkariak, Aitor Kerejeta alkatea eta fundazioko presidentea buru delarik; berarekin, Arma Plazako ordezkari Miren Aierbe joan da.
Madrilen egitekoen artean, Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareko asanblean parte hartuko dute; aurten Hondarribiari dagokio erakundearen presidentzia. Hain zuzen ere, erakunde horren helburu nagusia turismoa kulturala erakartzea da, sareko kideek komunean dituzten baliabideak baliatuz.
Arma Plazak adierazi duenez, beste hori gotortuetan “turismo kulturalean egiten ari diren lana aztertzea” dute helburu FITURen: “Apustu sendoa egin da kultur turismoaren alde, eta bertan hiri gotortua, ondarea, gastronomia, Guadalupeko Gotorlekua… kontutan hartzen dira, eta nola ez, Hondarribiak dauzkan hainbat erakargarritasun”.