Ostegun arratsaldea baino lehen eman behar da izena. Panpinot kaleko eraikin historikoa Arma Plaza Fundazioaren, Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkartearen eta Francisco de Ibero Institutoaren egoitza da.
Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna ospatuko dute asteburuan, eta aitzakia horrekin, Hondarribiko Ramery jauregia bisitatzeko aukera izango da igandean. Bi bisita egingo dira, euskaraz bat (11:00etan), eta gazteleraz beste bat (12:00etan). Gehienez 20 pertsonako taldeak egingo dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea,
mailez edo telefonoz (943 64 46 23).
Panpinot kaleko eraikin historikoa Arma Plaza Fundazioaren, Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkartearen eta Francisco de Ibero Institutoaren egoitza da.