'Town of runners' dokumentala proiektatuko dute ostiralean Itsas Etxean. Hainbat sukadarik bat egin dute Etiopia-Utopia elkartearen proiektuarekin eta Etiopiako gastronomian oinarritutako pintxoak saltzen ari dira.
Egitasmoarekin bat egin duten sukaldariak, Itsas Etxe kanpoan
Behobia-Donostia herri lasterketa egingo den aste berean, kirola eta elkartasuna eskutik emanda sartuko dira ostiral honetan Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Etiopia-Utopia elkarteak antolatuta, Town of runners dokumentala proiektatuko dute eta ondoren mahai-ingurua egingo dute, filmeko protagonisten parte hartzearekin eta Joseba Sarriegik moderatuta.
Bekoji herrian (Etiopia) kokatzen da Town of runners. Addis Adeba hiruburutik 250 kilometro hegoaldera dago, 17.000 biztanleko herria da eta distantzia luzeko hainbat munduko marken egile eta txapeldun olinpiko bertan jaioak dira. Herri txikia bada ere, atletismorako baldintza oso onak dituen eremua da, eta korrikalari asko joaten da bertara entrenatzera. Etiopia-Utopiako Nacho Egurenen esanetan, “Town of Runners proiektuaren azken xedea Bekoji herri etiope xumearen garapena sustatzea da; herria oso berezia da, atletismo alorrean garrantzi handikoa baita”.
2012an dokumentala grabatu zuten Bekojin, “herri horretan atletismoan gertatzen den mirariari buruz”, eta ostiral honetan proiektatuko dute Itsas Etxean. Sarrerak 4 euro balio du.
Pintxo solidarioak
Joan den astean Irunen proiekatu zuten Town of runners eta beste hainbat herritan ere emango dute. Bitartean, dokumentaleko protagonistak diren Biruk Fikadu eta Sentayehu Eshetu kirolariak Hondarribian daude hamar egunez eta herriko hainbat sukaldari hurbildu zaizkie laguntza eskainiz. Danontzateko Gorka Irisarriren ekimenez, herriko zenbait tabernetan Etiopiako gastronomian oinarritutako pintxoak dastatu daitezke egunotan.
Honako tabernetan eros daitezke Etiopiako pintxoak: Ardoka, Ignacio, Sardara, Txantxangorri, Gran Sol, Aizpea eta Danontzat; Irungo Kabigorrik ere bat egin du egitasmoarekin. Itsas Etxeko ekitaldiaren etekinak bezala, pintxoekin lortzen den dirua Bekoji herrian garapen proiektuak burutzera bideratuko da.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.