Landa eremua kontuan izan gabe, 3.500 zuhaitz daude herrian. Gabonak arte luzatuko da kalez kaleko kimaketa.
San Pedro kaleko zuhaitzen kimaketa egingo dute aste honetan “2013an ez dituzte inausi, kalea berriritartzeko lanak zirela-eta”, azaldu du udalak. Gabonak arte iraungo du kimaketak.
Kimaketa egitearekin batera, eragozpenak izango dira trafikoan nahiz aparkatzeko, baina Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotzia azaldu duenez, ez dira traba handiak izango: “Zuhaitzen inausketa urtero egin behar izaten da, zuhaitzen bizitza ziurtatze aldera. Trafikoan mozketak izango dira, baina ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko gara. Udal Brigadak inausketa egutegi bat prestatu du, baina hori beti klimatologiaren baitan egoten da”.
Udazkeneko kimaketa, kalez kale
Azaroa
- Lehen astea: San Pedro kalea.
- Bigarren astea: Masti, Lezo Plaza, Amute, Minatera eta Arrantzale Auzoa.
- Hirugarren astea: Zumardia.
- Laugarren astea: Molla eta Bidasoa pasealekuak.
Abendua
- Lehen astea: Sabino Arana eta Javier Ugarte.
- Bigarren astea: Lonja eta Gibeleta.
- Hirugarren astea: Bitoriano Juaristi kalea.