Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren ikur izango den San Joan baleontziaren eraikuntza prozesua ezagutuko dute, besteak beste.
‘San Juan’ baleontziari branka jartzen
Albaolara bisita egingo dute larunbatean (hilak 8), Hondarribiko Ondarearen Lagunen Elkarteak (Hondae) antolatuta. Une honetan, XVI. mendeko
San Juan baleontziaren erreplika eraikitzen ari dira Albaolan, Donostia 2016 programaren enbaxadore izango dena, eta eraikuntza lanak bertatik ezagutzeko aukera izango dute.
“Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak”, azaldu du Hondaek.
Larunbatean, 09:30ean abiatuko dira Zumarditik, kotxez, Pasai Donibane aldera. “Kanpoko aparkalekuan utziko ditugu ibilgailuak. Pasai Donibane zeharkatu ondoren, barkuz Pasai San Pedrora pasa eta hortik
Albaolara iritsiko gara”, azaldu dute. Bisitaren iraupena bi ordukoa izango da eta prezioa 3,5 eurokoa.