Plaiaundik bat egingo du igandean Hegaztien Munduko Egunarekin
Urrian zehar Gure arrano arrantzaleak ezagutzen erakusketa bisitatu daiteke eta igandean ate irekietako jardunaldia antolatu dute Plaiaundin.
BirdLife Internationalek bultzatuta, Hegaztien Munduko Eguna ospatuko da igandean, eta Plaiaundiko Txingudi Ekoetxeak bat egin du ospakizunekin. Urrian zehar Gure arrano arrantzaleak ezagutzen erakusketa bisitatu daiteke eta igandean ate irekietako jardunaldia antolatu dute Plaiaundin, 10:00etatik 14:00etara. Kudeaketan eta Baliabide natural eta paisajistikoko antolaketan Goiko teknikaria den Gustavo Martinezek Uholde-enara: gure erriberetako eta hezeguneetako altxor txikia goiburuko hitzaldia emango du 12:30ean. Gainera, hegaztiak teleskopioekin ikusteko aukera izango da, lehiaketetan parte hartu, haurren lantegiak egongo dira, eta abar. Hegaztien egunaren helburua, hegaztien mundua eta bere habitatak publiko zabalari hurbiltzea da, bere bizitza-erak, mehatxuak eta arriskuak jakinarazteko eta honela ingurumenaren kontserbazioaren garrantziaz parte-hartzaileak kontzientziatzea.