Bigarrenez jaso du Irungo Txingudi Ikastolak Eusko Jaurlaritzak ematen duen Eskola Jasangarria Ziurtagiria. Aurrekoa 2009an jaso zuen, eta 2013an hori berritu, eta azken egunetan jaso dute hori ofizial egiten duen bandera ikastolan. Horren harira, aste osoan zehar iraunkortasunaren eta ingurumenaren aldeko lanketa egiten ari dira ikastetxean, eta gaur hainbat ekitaldi egingo dituzte, tartean bandera jartzea.
http://youtu.be/PeftzHqtjDY
admin
Bidasoa

Goizean laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, eta irakasleek, ekitaldia egin dute Txingudi Ikastolan bertan. Pozik agertu dira den-denak jaso duten errekonozimenduarengatik. Horretan “1.000 pertsona, 1.000 ekintza eta 1.000 ohitura aldaketa” oso garrantzitsuak izan direla esan dute ikastetxeko ordezkariek, ikastolako hezkuntza komunitatea osatzen duten guzti-guztiei erreferentzia eginez. Eta erosotasunetik ateratzeko eta iraunkortasunaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi dute.
Horren harira, astean zehar hainbat ekitaldi egin dituzte, tartean zuhaitz landaketa, sakelako telefono zaharren bilketa, Beñat Lizaso gazteari laguntzeko tapoiak jasotzea, edo ikastolako eko-araudia sortzea; dekalogo horren barruan dauden puntuak irakurri dituzte gaur ikasleek, baita bertsoa egin eta abestu ere. Ondoren, Jaurlaritzak emandako bandera jarri dute ikastetxearen atarian, eta arratsaldean mastan jarriko dute.
Eskola Jasangarria Ziurtagiria Eskolako Agenda 21n barruko errekonozimendua da. Programa hori urte batzuetan garatu eta lantzen ibili diren ikastetxeei ematen diete, programa “era bikainean” garatzen duten ikastetxeei alegia.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.