Kateako 2014ko egutegiaren azala
Katea (Landetxa) auzoko bizilagunek Gabonetarako egitarau oparoa antolatu dute, hilaren 22tik hasita urtarrilaren lehen egunera. Ez hori bakarrik. Egutegia ere badute, 2013an auzoan egin dituzten ekintzen argazkiekin; hiru euroan jarriko dute salgai, Gabonetan zehar, zehazki ondoko ekimenak egingo dituztenean. Ondokoa da egitaraua:
- Hilak 22, igandea: 16:30ean, Arantzazuko Andre Mariaren parrokian Gabon Kanta Jaialdia egingo dute; 18:00etan, auzo elkartearen egoitzan, Mari Domingi eta Olentzero izango dira, eta haurren eskutitzak jasoko dituzte. Txokolatea ere banatuko dute, eta egutegia erosteko aukera izango da.
- Hilak 24, asteartea: arratsaldean Olentzero joango da auzo elkartera, 18:00etan. Une berean auzoko hiru abesbatza (elizako bi talde eta Elatzeta elkartekoa) baserriz baserri kantatzera aterako dira.
- Hilak 31, asteartea: auzoko hiru abesbatzak berriz ere baserrietako itzulia egingo dute. Gauean. 01:30etik aurrera, kotilioia egingo dute.