Irungo Udaleko alderdi politiko gehienek Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harirako erakunde adierazpena onartu, eta hura publiko egin dute. Udal Talde hauen aldeko botoak jaso du prestatutako adierazpenaren testuak: Irungo Sozialistak, EAJ, PP eta Ezker Batua-Berdeak; Irungo Bilduren Udal Taldea abstenitu egin da.
Adierazpenean emakumeen kontrako eraso oro gaitzetsi ditu udalak, eta berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso, parte hartzaile eta koordinatua egiteko konpromisoa hartu du. Emakume gazteengan arreta berezia jarri behar dela jakinarazi dute adierazpenaren testuan.
Ondoko PDFan, adierazpena, oso-osorik.
Irungo Udalaren erakunde adierazpena