Igandean ospatuko den Behobia-Donostia lasterketari begira, prestakuntza psikologia lantzeko tailera antolatu du Irun Iruten euskara elkarteak.
Heldu den igandean ospatuko den Behobia-Donostia lasterketari begira, prestakuntza psikologia lantzeko tailera antolatu du
Irun Iruten euskara elkarteak. Aritz Olagoi kirol psikologoak bideratuko du ikastaroa, eta arlo hauek landuko ditu: lehiaketa helburuak nola zehaztu, lasterketaren aurretik zaindu beharrekoak, lasterketaren planifikazioa, balizko zailtasunei nola aurre hartu eta pentsamendu negatioboen kontrola. Tailerra debaldekoa da, baina partehartzaile kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena ematea eskatzen dute; bihar da azken eguna horretarako (deitu elkartearen telefonoetara: 943-63 55 96 eta 943- 63 56 02.
Ikastaroari buruzko informazio gehiago jakin nahi dutenek Kirolpsikologia
webgunean bilatu dezakete, edo telefono honetara deitu: 649-42 55 84.